Zergatik daude eremu horietan kokatuta? Erabil itzazu azkenaldian ikasitako kontzeptuak eta saia zaitez ahalik eta erantzun osoena ematen.
2) Koka itzazu Ipar Amerikako mapa batean Los Angeles eta Mexiko DF hiriak. Ondoren aurki ezazu bakoitzaren urteko batazbesteko tenperatura eta azal ezazu emaitza.
3) Komenta ezazu ondorengo testua:
Bigarren
Mundu Gerran hegazkin amerikarrak Japonia bonbakatzera joaten zirenean 11.000
metrotako altuera hartu behar izaten zuten etsaiak beren presentziaz ohar ez
zitezen. Baina pilotuek sarritan ikusten zuten gehienezko potentziara joanda
ere hegazkinak ez zuela ia aurrera egiten. Harrigarriena zen zerua garbi zegoela
eta ez zela ezer berezirik ikusten lehiatilatik. Indar ikusezin batek izan
behar zuen hegazkinak geldiarazten zituena.
Japoniarrek
bonbadun globoak ezarri zituzten altuera hartan Ipar Ameriketara irits zitezen.
Ez zuten arrakastarik izan baina argi ikusten da gertatzen zenaren arrazoia
ezagutzen zutela.
No comments:
Post a Comment