Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Wednesday, November 27, 2013

DBH 4: Geologia. Fosilak (2).

Identifika itzazu irudiko fosilak:





























DBH 4: Geologia. Fosilak (1).

Hona hemen hainbat fosil. Bila ezazu bakoitzari bakoitzaren inguruan honako datu hauek:
- Izena.
- Garaia.
- Deskribapena.
    - Itxura
    - Nola elikatu
    - Non bizi















Ondoren esan ezazu esaldi hauek egiazkoak ala gezurrezkoak diren eta gaizki badaude esan ezazu zergatik:
- Denak animaliak dira.
- Gaur egun ez dira animalia horiek existitzen.
- Lehenengo argazkikoa ez baina beste hirurak dinosauroekin batera desagertu ziren.
- Guztiak urtarrak bizi ziren.
- Hirugarren argazkian dagoenaren ohiko elikagaia laugarren aregazkiko izakia izan zen.

DBH 4: Geologia. Deba-Zumaiako labarrak.

Atzo Zumaian izan ginen Algorriko flyscha ikusten eta han Naturgaiak egindako animazioaren berri eman ziguten.
Klikatu argazkian.

http://www.naturgaia.net/eima/deba-zumaia/

DBH 3: Natura. Arnas, Zirkulazio eta Iraitz aparatuak (1).














Esan ezazu hurrengo esaldiak egiazkoak ala gezurrak diren eta oker daudenak zuzen itzazu:

a) Difusioari esker karbono dioxidoa kapilaretatik zeluletara zuzenean igarotzen da.
b) Bihotzaren ezkerraldean oxigenodun odola egoten da.
c) Balbulak zainetan eta linfa-hodietan bakarrik agertzen dira.
d) Giltzurrun-tubuluan odola iragazten da eta hodi-biltzailean birxurgatzen da.
e) Eritrozitoek ez dute nukleorik, leukozitoek bai.
f) Bihotzaren aurikulatan sistolea gertatzen da eta bentrikuluetan diastolea.
g) Giltzurrunetara arteriak iristen dira.
h) Arterioaklerosiaren adibide okerrena miokardioa da.
i) Linfan ez dago globulurik, ez gorririk, ez zuririk.
j) Balbula trikuspidean odol oxigenoduna igarotzen da.
k) Bowmanen kapsula nefronaren atal bat da.
l) Epiglotisa larinjean dago eta arnas aparatuaren eta digestio aparatuaren parte da.
m) Zirkulazio handia giltzurrunetik pasatzen da eta zirkulazio txikia birikatik.

Friday, November 22, 2013

Batxi 2: Lur. Ozeanoen gazitasuna.


















1.ariketa: 
Erantzun itzazu ondorengo galderak goiko mapari begiratuta:
a) Non dago gazitasun handiena? Zergatik da hori?
b) Indonesian eta Bengalako golkoan intsolazioa handia izan arren gazitasuna oso baxua da, zergatik? 
c) Mediterranear itsasoaren gazitasuna oso handia da, zergatik?
d) Non egiten du euri gehiago, Ozeano Atlantikoan ala Ozeano Barean?
e) Norvegia iparraldeko Barents itsasoa nolakoa da? Zergatik?

2. ariketa: 
Meditarranear itsasoak 3’7.106 km3 ur dauka. Estimazioen arabera urtero 3’3.103 km3 ur lurruntzen da. Gibraltargo itsasartea itxi egingo balitz zenbat denboratan desagertuko litzateke?

Wednesday, November 20, 2013

Batxi 2: Lur. Saturnoko hexagonoa.

Hemen duzue Quantum 13an izandako hitzaldietako bat. Bertan Ricardo Hueso astronomoak Saturnoren hexagonoaren enigma azaltzen digu. Klikatu irudian.

http://setentayocho184.serverov.com/files/417_Ricardo_HUESO_eu.mp4

Tuesday, November 19, 2013

DBH 4: Geologia. Zumaiako flysch-a Sut&Blai saioan.

Hona hemen Zumaiako flysch-aren inguruko bideoa Sut&Blai saioan azaldu zena. Klikatu irudian.

http://www.youtube.com/watch?v=1Vh70XzKrvw












AZTI-Tecnaliak marea arteko eremua aztertzen duen bideoa aurkezten digu: Zer da marea arteko eremua?

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=SJA6MOQKyvw

DBH 4: Geologia. Flysch, haitzen hitza.

Datorren asteartean Zumaiara irteera egingo dugu, Algorri eremura, bertako flyscha ikustera. Hemen duzue ingurune zoragarri hau aztertzen duen dokumentala. Gazteleraz dago, hori pena. Klikatu argazkian.

http://www.rtve.es/alacarta/videos/los-documentales-de-culturales/documentales-culturales-acantilados-zumaia/713492/


Saturday, November 16, 2013

Batxi 2: Lur. Kutsaduraren inguruko bideoak.

ETBko Objetivo Euskadi saioak programa berezia egin zuen indar nuklearraren inguruan. Benetan da interesgarria Japoniako krisi nuklearra aztertzen baitu eta honek estatuko zentraletan izango lukeen eraginaren inguruan hausnartu ere bai, bereziki Euskal Herritik gertu dugun Santa María de Garoñaren inguruan mintzo da. (klikatu argazkian).

Hemen duzue Kunio Katō zuzendari japoniarrak egindako animaziozko laburmetrai xamurra: La maison en petits cubes (etxea, kubo txikietan). 2009an animaziozko laburmetraien Oscar saria irabazi zuen.
Klikatu irudian eta laburmetraia ikusi ondoren eztabaidatxo bat sortuko dugu klasean.

http://www.aztarnaekologikoa.org/Hona hemen bakoitzaren aztarna ekologikoa neurtzeko Zarautzen egindako inkesta. Bertan aztarna ekologikoaren inguruko informazio zabala ematen digute eta ondoren inkesta labur bat egin dezakegu. Klikatu irudian.

Azkenik Berotegi efektuak mundu mailako tenperaturan duen eragina ikusiko dugu NASAren animazio honetan. Klikatu irudian
http://www.youtube.com/watch?v=NnjTnUm9t-0#t=10


Friday, November 15, 2013

DBH 3: Natura. Odol zelulen mikrografia koloreztatuak.

Hemen dituzue odol zelulen mikrografia koloreztatuak. Medical micrograph webgunean aurkitu ditut.


Eritrozitoak (gorriak)
Linfozitoak (horiak)
Plaketak (berdeak)

Eritrozitoak (gorriak)
Gripearen birusak (urdinak)

Eritrozitoak (gorriak)
Malariaren parasitoak
(horiak)

Eritrozitoak (gorriak)
Leukozitoa (zuria)

Leukozitoak (zuriak)

Leukozitoak (berdexkak)
Onddo espora (grisa)

Thursday, November 14, 2013

MGZ: Gattaca filmari buruzko galdetegia.

Gattaca filmea ikusi ondoren hemen dituzue agindutako galderak. Genetikaren inguruko kontzeptuak freskatzeko balioko dizue. Irudian klikatuz gero filema ikusiko duzu (gazteleraz)..

http://www.youtube.com/watch?v=fHsKdnRiCU8
1) Filman esaten dute jadanik inork ez duela argazkietara begiratzen. Egia al da? Zergatik?
2)
Zein desberdintasun dago Vincent eta Anton anaien artean?
   a) Jaiotzan.
   b) Jendeak nola tratatzen dituen haur garaian.
   c) Beraien arteko harremanean (haur direla).
3)
Zein frogek balio dute bakoitzaren “baliotasuna” neurtzeko?
4)
Filmaren hasieran aktoreen izenak agertzen direnean A C G eta T hizkiak nabarmentzen dira. Gattaca osatzen duten letrak dira. Zerbait berezia nabaritzen duzu hizki horietan? 
5) Zein aldaketa izan ditu protagonistak Vincent izatetik Jerome izatera pasatu denean?
   a)
Jendeak nola ikusten duen: (Gattacako jendeak, garbitzaileen nagusiak...)
   b) Bere izakeran.
6) Zer da genoismoa?
7)
Filmaren arabera, haur bat sortzerako orduan zer programatu daiteke eta zer ez?
8)
Jerome (benetakoa) perfektua izanik, zoriontsua al da? Zergatik?
9)
Zein desberdintasun dago Irene eta Jeromek (Vincentek) beren gaixotasunaren aurrean duten jarreren artean?
10)
Zer iruditu zaizu medikuaren jarrera? Zergatik uste duzu jokatuko zuela horrela?
11) Nola gainditu zuen Vincentek igerian Anton anaia?
12) Inoiz espazioan bidaiatuko duzula uste al duzu?
13) Gustatuko litzaizuke Gattacan lan egin eta Jeromen etxean bizitzea? Zergatik?
14)
Uste duzu inoiz iritsiko garela filmak erakusten duen mundura? Arrazonatu erantzuna.
15) Zein da Vincentek filmaren arabera ematen digun irakasgaia?

Wednesday, November 13, 2013

DBH 4: Geologia. Erliebearen modelazio geologikoa (2)

Azal ezazu zein agente geologikok sortu dituen argazkietako erliebeak eta nola izan den sorrera prozesua.














Saturday, November 9, 2013

Batxi 2: Lur. Airearen hezetasunaren inguruko galderak.

Hona hemen airearen hezetasunaren inguruko hainbat ariketa.
1) Zer dira Gradiente adiabatiko lehorra eta Gradiente adiabatiko hezea?
2) Zergatik desagertzen da behelainoa?
3) Zergatik dira bortitzak eta bapatekoak udako ekaitzak?
4) Igotzen ari den aire masa bat noiz geldituko da? Une horretan hodeiak sortuko al dira?
5) Azpiko grafikari begiratuz zeintzuk dira aire masa hauen hezetasun erlatiboak?
    a) 28ºC-tan dagoena eta 16 g/m3 ur dituena.
    b) 20ºC-tan dagoena eta 15 g/m3 ur dituena.
    c) 36ºC-tan dagoena eta 6 g/m3 ur dituena.
    d) Zenbat metro igo beharko lituzke aurreko aire masa bakoitzak hodeia eratu ahal izateko?
6)  Tenperaturaren gradiente bertikala (TGB) eta Gradiente adiabatiko lehorra (GAL) kontutan harturik, noiz esango dugu atmosferaren egoera egonkorra edo ez-egonkorra den?


Batxi 2: Lur. Goizeko argazkiak.

Beha itzazu goizez ateratako argazki hauek eta erantzun itzazu bakoitzari buruzko galderak ahalik eta zehatzen eta ikusitako kontzeptuak erabiliz.

1. Zergatik dago amarauna bustita?













2. Zein da tenperatura lainoaren azpian eta gainean? Zergatik?


Friday, November 8, 2013

Batxi 2: Lur. Hodeiak eta eguraldia.

Hemen dituzu hainbat argazki. Azter ezazu bakoitzean zein den atmosferaren egoera; agertzen diren hodeiak, fronterik izango den ala ez eta nolakoa, aire masen tenperatura, prezipiotaziorik bai ala ez... Ondoren egin ezazu hurrengo orduetarako eguraldiaren iragarpena.