Hona hemen airearen hezetasunaren inguruko hainbat ariketa.
1) Zer dira Gradiente adiabatiko lehorra eta Gradiente adiabatiko hezea?
2) Zergatik desagertzen da behelainoa?
3) Zergatik dira bortitzak eta bapatekoak udako ekaitzak?
4) Igotzen ari den aire masa bat noiz geldituko da? Une horretan hodeiak sortuko al dira?
5) Azpiko grafikari begiratuz zeintzuk dira aire masa hauen hezetasun erlatiboak?
a) 28ºC-tan dagoena eta 16 g/m3 ur dituena.
b) 20ºC-tan dagoena eta 15 g/m3 ur dituena.
c) 36ºC-tan dagoena eta 6 g/m3 ur dituena.
d) Zenbat metro igo beharko lituzke aurreko aire masa bakoitzak hodeia eratu ahal izateko?
6) Tenperaturaren gradiente bertikala (TGB) eta Gradiente adiabatiko lehorra (GAL) kontutan harturik, noiz esango dugu atmosferaren egoera egonkorra edo ez-egonkorra den?
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment