Hemen uzten dizkizuet azken lau urteetako selektibitate probak. Klikatu estekatan.
2010ko ekaina
2010ko uztaila
2011ko ekaina
2011ko uztaila
2012ko ekaina
2012ko uztaila
2013ko ekaina
2013ko uztaila
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Friday, May 30, 2014
Thursday, May 29, 2014
DBH 4: Bio. Organo bestigialak.
Hemen duzue Radio Euskadiko La mecánica del caracol saioko elkarrizketa bat. Bertan Eureka museoko Larraitz Etxeberriak organo bestigialen inguruan hitzegiten du. Zeintzuk dira organo bestigialak, zein funtzio dute orain? Zergatik mantentzen ditugu oraindik? Interesgarria benetan.
Klikatu argazkian.
Klikatu argazkian.
Thursday, May 22, 2014
DBH 4: Bio. Eboluzioa. Alde bateko eta besteko zientzilariak
Eboluzioaren gaiarekin hastera goaz. XIX mendean puri-purian egon zen eboluzioaren gaia eta zientzilari batzuk alde azaldu baziren ere gehienek kontra egin zuten. Garai interesgarri hura hobeto ulertzeko orduko zientzilarien inguruko informazioa bilatuko dugu, nortzuk ziren, nongoak eta zein ekarpen egin zioten eboluzioaren inguruko debateari.
- Georges Cuvier
- Charles Darwin
- Jean Baptiste Lamarck
- Carl von Linneo
- Charles Lyell (irudian)
- Alfred Russel Wallace
Wednesday, May 21, 2014
DBH 3: Funtsezko osagaiak.
Tuesday, May 20, 2014
DBH 4: Bio. Ugalketa asexuala.
Hemen dituzue ugalketa asexual motak azaltzen dituzten bideoak, benetan interesgarriak:
Gemazioa (Hydra)
Zatiketa (Planaria)
Erdibiketa (Bakterioa)
Esporulazioa (Ziza)
Gemazioa (Hydra)
Zatiketa (Planaria)
Erdibiketa (Bakterioa)
Esporulazioa (Ziza)
Monday, May 19, 2014
DBH 4: Bio. Ugalketa motak.
Gaiaren hasieran ugalketa motak aztertu genituen. Hona hemen honen inguruko hainbat galdera:
7) Goiko argazkian duzun izakia Hydra da. Azal ezazu nola ugaltzen den.
2) Zein da hobea? Azter itzazu bakoitzaren abantailak.
3) Aipa itzazu gutxienez bi animalia hermafrodita. Nolakoak dira? Zergatik uste duzu direla hermafroditak?
4) Landare hermafroditarik existitzen al da?
5) Esan ezazu honako animalia bakoitzak daukan ugalketa mota: Itsas-izarra, elefantea, mantisa, sugandila eta zikoina.
6) Gure ugalketa mota zein da? Gure zelulena ere berdina da?7) Goiko argazkian duzun izakia Hydra da. Azal ezazu nola ugaltzen den.
Thursday, May 15, 2014
MGZ: Moon filmaren galdetegia.
Azken egun hauetan Moon filma ikusi dugu. Argazkian klikatuz gero trailerra ikusiko duzue. Orain erantzun galdera hauek:
1) Zer egiten du Lunar Industries enpresak?
2) Zergatik da munduko enpresa aberatsena?
3) Nolakoa da Samen bizitza ilargiko basean? Zein jarduera egiten ditu, zertarako?
4) Zergatik ezin du Lurrarekin zuzeneko konexiorik izan?
5) Zergatik daude hainbeste klon?
6) Alabaren adina kontutan hartuta zenbat Sam izan dira?
7) Filmeko bi Samen artean zein oroitzapen konpartitzen dituzte? Zeintzu ez?
8) Zein da Eliza espedizioaren helburua?
9) Nor da GERTY? Zergatik laguntzen dio Sami?
10) Gustatuko litzaizuke Sam bezala hiru urte ilargian lanean aritzea? Tranparik gabe, noski, eta pentsa diru asko irabaziko zenukeela.

DBH 4: Bio. Genetika ariketak. Nahasian.
1) Kakalardo mota batean antena luzeak edukitzea gainartzailea da motzarekiko. Kakalardo antenaluze heterozigotikoa eta antenamotza gurutzatu ditugu. Ondorengoak aztertu eta hauen arteko bi antenaluze hartu eta hogeita lau arrautze lortu ditugu. Nolakoak izango dira bigarren belaunaldi horretako kakalardoen genotipo eta fenotipoak?
2) Saguetan grisa izatea eta bibote luzeak edukitzea ezaugarri gainartzaileak dira zuria eta bibote motzen aurrean. Sagu gris (heterozigotiko) eta bibote motza sagu gris bibote luzearekin (bietan heterozigotiko) elkartu eta hainbat haurdunalditan 48 kume lortu ditugu. Kalkula ezazu:
- sagu zurien kopurua.
- sagu gris eta biboteluzeen kopurua.
- bi ezaugarrietarako homozigotikoen kopurua.
3) Gizon daltoniko baten gurasoek ongi ikusten dute, gizonaren emazteak ere bai, baina bien alaba daltonikoa da. Zeintzuk dira aipaturiko bakoitzaren genotipoak?
4) A taldeko ama eta B taldeko aitak AB taldeko semea eta A taldeko alaba izan dute. Posible al da lauen arteko norbait homozigotikoa izatea?
5) Senar emazte batzuen alaba jaio aurretik hil da. Aitonetako bat hemofilikoa dela badakigu, baina nor?
6) Tximeleta mota batean biluzia izatea eta kolore laranja edukitzea azpirakorrak dira. Tximeleta iletsu zuria (bietan heterozigotikoa) eta tximeleta biluzi zuria (heterozigotikoa) elkartu eta 240 arrautza lortu ditugu. Kalkula ezazu:
- Tximeleta biluzi laranja kopurua.
- Tximeleta iletsu laranja kopurua.
- Bi ezaugarrietan heterozigotikoak diren tximeleten kopurua.
7) Bikote baten semeak ongi ikusten du baina alaba daltonikoa da. Posible al da? Zergatik?
8) Esan ezazu ondorengo esaldika egiazkoak ala okerrak diren.
- AB taldeko bi gurasoen seme alabak hiru talde desberdinetakoak izan daitezke.
- Semeak amarengandik jasotzen du daltonismoaren genea, alabak aitarengandik jasotzen du ordea.
- Ezaugarri zehatz batekiko homozigotikoak diren gurasoen seme-alabak heterozigotikoak dira beti.
- Ama daltonikoa bada bere seme-alaba guztiak ere bai. Aita daltonikoa bada ez ordea.
- Seme-alaba guztiak 0 taldekoak badira, gurasoetako bat behintzat 0 taldekoa izango da.

Tuesday, May 13, 2014
Monday, May 12, 2014
DBH 4: Bio. Lehenengo in vitro hanburgesa.
2013ko abuztuan lehenengo in vitro hanburgesa aurkeztu zuten Londresen. Zientzia.net webgunean honen berri ematen da eta ingelesez bada ere azalpena ematen duen bideo bat dago.
Hori bai, hanburgesa merkea ez da, 250.000 eurotik gorako kostua baitu. Klikatu argazkian.
Hori bai, hanburgesa merkea ez da, 250.000 eurotik gorako kostua baitu. Klikatu argazkian.
Sunday, May 11, 2014
DBH 4: Bio. Daltonismoa.
Subscribe to:
Posts (Atom)