1) Kakalardo mota batean antena luzeak edukitzea gainartzailea da motzarekiko. Kakalardo antenaluze heterozigotikoa eta antenamotza gurutzatu ditugu. Ondorengoak aztertu eta hauen arteko bi antenaluze hartu eta hogeita lau arrautze lortu ditugu. Nolakoak izango dira bigarren belaunaldi horretako kakalardoen genotipo eta fenotipoak?
2) Saguetan grisa izatea eta bibote luzeak edukitzea ezaugarri gainartzaileak dira zuria eta bibote motzen aurrean. Sagu gris (heterozigotiko) eta bibote motza sagu gris bibote luzearekin (bietan heterozigotiko) elkartu eta hainbat haurdunalditan 48 kume lortu ditugu. Kalkula ezazu:
- sagu zurien kopurua.
- sagu gris eta biboteluzeen kopurua.
- bi ezaugarrietarako homozigotikoen kopurua.
3) Gizon daltoniko baten gurasoek ongi ikusten dute, gizonaren emazteak ere bai, baina bien alaba daltonikoa da. Zeintzuk dira aipaturiko bakoitzaren genotipoak?
4) A taldeko ama eta B taldeko aitak AB taldeko semea eta A taldeko alaba izan dute. Posible al da lauen arteko norbait homozigotikoa izatea?
5) Senar emazte batzuen alaba jaio aurretik hil da. Aitonetako bat hemofilikoa dela badakigu, baina nor?
6) Tximeleta mota batean biluzia izatea eta kolore laranja edukitzea azpirakorrak dira. Tximeleta iletsu zuria (bietan heterozigotikoa) eta tximeleta biluzi zuria (heterozigotikoa) elkartu eta 240 arrautza lortu ditugu. Kalkula ezazu:
- Tximeleta biluzi laranja kopurua.
- Tximeleta iletsu laranja kopurua.
- Bi ezaugarrietan heterozigotikoak diren tximeleten kopurua.
7) Bikote baten semeak ongi ikusten du baina alaba daltonikoa da. Posible al da? Zergatik?
8) Esan ezazu ondorengo esaldika egiazkoak ala okerrak diren.
- AB taldeko bi gurasoen seme alabak hiru talde desberdinetakoak izan daitezke.
- Semeak amarengandik jasotzen du daltonismoaren genea, alabak aitarengandik jasotzen du ordea.
- Ezaugarri zehatz batekiko homozigotikoak diren gurasoen seme-alabak heterozigotikoak dira beti.
- Ama daltonikoa bada bere seme-alaba guztiak ere bai. Aita daltonikoa bada ez ordea.
- Seme-alaba guztiak 0 taldekoak badira, gurasoetako bat behintzat 0 taldekoa izango da.
Ongi etorriak Mikelen Txokora
Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.
DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.
Thursday, May 15, 2014
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
No comments:
Post a Comment