Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Thursday, May 15, 2014

MGZ: Moon filmaren galdetegia.

https://www.youtube.com/watch?v=GqRqaf8ndVs
Azken egun hauetan Moon filma ikusi dugu. Argazkian klikatuz gero trailerra ikusiko duzue. Orain erantzun galdera hauek:

1) Zer egiten du Lunar Industries enpresak?
2) Zergatik da munduko enpresa aberatsena?
3) Nolakoa da Samen bizitza ilargiko basean? Zein jarduera egiten ditu, zertarako?
4) Zergatik ezin du Lurrarekin zuzeneko konexiorik izan?
5) Zergatik daude hainbeste klon?
6) Alabaren adina kontutan hartuta zenbat Sam izan dira?
7) Filmeko bi Samen artean zein oroitzapen konpartitzen dituzte? Zeintzu ez?
8) Zein da Eliza espedizioaren helburua?
9) Nor da GERTY? Zergatik laguntzen dio Sami?
10) Gustatuko litzaizuke Sam bezala hiru urte ilargian lanean aritzea? Tranparik gabe, noski, eta pentsa diru asko irabaziko zenukeela.

No comments: