Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Sunday, March 14, 2021

Batxi 2: Biologia. Genetika ariketak

1) Landare mota batean bi lore aldaera daude, petalo zuridun lorea eta petalo horidun lorea. Alelo biak kodominantzian daude. Kolore bietako loreak dituzten landareak gurutzatu ditugu eta 60 hazi lortu ditugu. Kalkula ezazu hortik sortuko diren landare berrien genotipoen eta fenotipoen kopuruak.

2) Txakur arraza batean kolore zurikoak, grisekoak eta beltzekoak aurkitzen dira, baina hori determinatzen duen geneak bi alelo soilik ditu, beltza eta zuria. Txakur zuria eta grisa gurutzatu ditugu eta lau txakurkume izan dituzte (F1). Etorkizunean txakurkume hauetako grisak elkar gurutzatzen badira, posible izango da berriz ere zuriak lortzea? Eta beltzak?

3) A+ taldeko aitak eta B- taldeko amak bi haur dituzte; Aitziber O- da eta IƱaki B+. Kalkula itzazu guztien genotipoak.

4) Joseba daltonikoa da eta Mireiak ongi ikusten du. Duela hiru urte seme bat izan zuten eta daltonikoa zela konturatu ziren. Orain alabaren esperoan daude. Zein izango da alaba daltonikoa edo eramailea izateko probabilitatea?

5) Ama 0+ odol taldekoa da eta aita A+ odol taldekoa. Hiru haur dituzte, lehena A-, bigarrena O+ eta hirugarrena A+. Posible al dira hiru kasuak? Arrazonatu erantzunak.

6) Hemofiliaren arazorik ez duten gurasoek seme hemofilikoa izan dute eta orain haur baten esperoan daude. 
     a) Zein da haurra hemofilikoa izatearen probabilitatea? 
     b) Aiton-amonetako bat hemofilikoa zela jakin dute. Nor da?

7) Albinismoa 11. kromosoman dagoen gene errezesibo batek eragiten du, daltonismoa aldiz sexu kromosometan kokaturik dago eta ez ditu Mendelen legeak jarraitzen. Bikote batek seme albino eta daltonikoa du. Ama ez da daltonikoa eta ezta albinoa ere, aita aldiz daltonikoa da baina albinoa ez. Kalkula itzazu guztien genotipoak.

8) Tximeleta mota batek hego zuriak edo hego laranjak izan ditzake. Kalkula ezazu kasu bakoitzean nolako genotipoa duten gurasoek:
     a) Laranja x Zuria = 66 laranja eta 63 zuri
     b) Laranja x Laranja = 89 laranja eta 31 zuri
     c) Laranja x Laranja = 105 laranja 
     d) Zuria x Zuria = 87 zuri

9) B+ taldeko ama batek eta A+ taldeko aita batek alaba bat izan dute O- taldekoa. 
     a) Kalkula itzazu guztien fenotipoak. 
     b) Ondoren beste hiru semealaba izan dituzte, denak O-. Posible al da?
     c) Posible al da bosgarren alaba AB+ izatea?

10) Maritxuren aita eta senarra hemofilikoak dira biak. Maritxu haurdun dago.
     a) Haurdunaldiaren hasieran zein da haurra hemofilikoa izateko probabilitatea?
     b) Haurdunaldiaren erdialdera jakin dute bikiak direla, neska eta mutila. Zein da bietako bat ez jaiotzeko daukan probabilitatea?
     c) Biak jaio direnean zein da semeak hemofilikoa izateko duen probabilitatea?

Tuesday, March 9, 2021

El chip prodigioso

1987ko "El chip prodigioso" (Innerspace) filmea ikusi dugu. Zuen adina neukaneko zientzia fikziozko filmea da, garai hartan efektu berezien Oscar Saria irabazi zuen filmea hain zuzen ere. Gaur egungo begietatik ikusita pelikula bitxia da, baina aldi berean entretenigarria.



Tuesday, February 23, 2021

Batxi 2: Biologia. Hartzidura

Esan ezazu ondorengo esaldiak egiazkoak ala gezurrezkoak diren eta azal ezazu zergatia.

a) Ardoa egiteko mahats aleek barnean duten alkohola atera eta bildu egiten da.

b) Legamiak anaerobio hertsiak dira, horregatik oxigenorik gabeko baldintzetan egiten dute lan.

c) Bifidobakterioek hartzidura laktikoa egiten dute eta horrekin jogurta eta mamia ekoizten da.

d) Ardoa eta garagardoa egiten duten mikroorganismoak prokariotoak dira.

e) Hartzidurak ez du errendimendu energetiko handirik, horregatik ez du inolako abantailarik ematen hori egiteko gaitasuna izateak.

f) Azido laktikoa eta etanola (hartziduraren produktuak) pirubatoa baino molekula erreduzituagoak dira.

g)  Saccharomyces cerevisiae-k hartzidura alkoholikoa egiteko ezin du oxigenorik izan, bestela hil egingo da.

h) Hartzidura azetikoa hartzidura mota berezi bat da, oxigenoaren presentzian gertatzen baita.

i) Ogia hartzidura alkoholikoa eginez ekoizten da.

j) Kirol gogorra egiten dugunean "agujetak" agertzen dira, oxigeno gutxiegi hartuz gero azido laktiko kristalak pilatzen direlako muskuluetako zeluletan.

Thursday, February 4, 2021

Batxi 1-2, DBH 4: Bio. Transkripzioa eta itzulpena. Ariketak

 ADNa kopiatzea izango da gure lana. Lehenengo bideotxoan hiru ADN zati erakutsiko dizkizuegu eta bakoitzaren osagarria idatzi beharko duzue. Lehenengo zatia erraza da, bigarrena ere bai, hirugarrena luzeagoa, beraz zailtxoagoa.










Bigarren bideo honetan ADNaren osagarria izango den ARN sekuentzia bilatu beharko duzue. Hau superzaila da eta ez dugu uste lortuko duzuenik, baina bueno... saiatu...









Hemen aurkezten dizkizuegu ARNaren bi zati (bideo bakoitzean bat). Saia zaitezte kode genetikoa erabiliz aminoazidoen katea osatzen.
Beraz:
1) Idatzi koadernoan bideoan ikusitako sekuentzia.
2) Bilatu kode genetikoaren inguruko informazioa interneten.
3) Idatzi aminoazidoen sekuentzia.

1. bideoa








2. bideoa

Tuesday, February 2, 2021

Batxi 2: Biologia. Transkripzioa eta Itzulpena

Hemen dituzue bi bideo. Ingelesez daude, sentitzen dut, baina irudiek oso ongi erakusten dituzte prozesuak.


Lehenengo bideoak DNAren transkripzioa nola gertatzen den erakusten du.












Bigarrenean erribosoma RNA mezularia itzultzen ikusten da.



Tuesday, January 26, 2021

Batxi 2: Biologia. Iturri hidrotermalak

 Hona hemen iturri hidrotermalen inguruko bideo motz bat. Klikatu argazkian.





Sunday, January 24, 2021

Batxi 2: Biologia. Kimiosintesia.

Hemen dituzue bakteria kimiosintetikoen hainbat adibide. Klikatu argazkietan handiago ikusteko.




 

Batxi 2: Bio. Fotosintesia

 Klasean fotosintesia eman dugu eta hemen duzue prozesua oso ondo adierazten duen animazio bat. Ingelesez dago baina ikusteak merezi du. Klikatu irudian.

Thursday, January 14, 2021

Batxi 2: Biologia. Bide metabolikoak

Irudi honetan zelula batetako bide metabolikoak ikusten dira. Klikatu argazkian ondo ikusteko.



Monday, January 11, 2021

Batxi 2: Biologia. Mitosia eta meiosia

Hemen dituzue mitosiaren eta meiosiaren inguruko animazioak. Ingelesez daude baina oso ondo ikusten da prozesu bakoitza. Klikatu irudietan.



MITOSIA


MEIOSIA