Ongi etorriak Mikelen Txokora

Ongi etorriak izan zaitezte Mikelen txokora.
Hemen aurkituko dituzue ZIENTZIEN arloan salseatzeko hainbat kontu.

DBHko Matematika eta Natura ariketez gain Batxilergoko Biologia, Mundu Garaikiderako Zientziak eta Lur eta Ingurunearen Zientzien ariketa, bideo eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Sunday, January 2, 2011

MGZ: Zientzia Zineman (4)

Hiruhileko honetan gaixotasunei buruzko lana egin beharko duzue. Badaude gaixotasun genetikoak, infekziosoak, mentalak, inguruneko baldintzek eragindakoak, istripuek sortutakoak, gaixotasun oso arraroak...
Hemen dakarzkizuet gaixotasun hauetako batzuk gai hartuta egin diren film ezagun batzuen trailerrak: Planta 4ª, El diario de Noa eta La decisión de Anne. Lehenengo biak oso ondo daude, hirugarrena ez dut ikusi baina itxura ona hartzen diot.























Laugarren filme bat ere ekarri nahi dut gogora. Ez da gaixotasun konkretu bati buruzkoa baina hainbat gizaki bitxi agertzen dira bertan, erraldoiak, nanoak, siamesak, otsogizonak, denak Tim Burton handiaren gidaritzapean. Big Fish da, nik sekula ikusi dudan filme onenetako bat.

2 comments:

Anonymous said...

Mikel pelikula bat gaxotasunei buruzkue dekena da nere ustez ona dekena da eztekena aipau kamino dek oso ona nere iritziz

Iraitz Otaño

mikel said...

Eskarrikasko Iraitz. Oraintxe jarriko dut blogean.